Julen Gabirondo eta Ainara Otamendi nagusitu dira ligan
SEGA. Julen Gabirondo urnietarrak eta Ainara Otamendi ibarratarrak irabazi dute Euskal Herriko Sega Ligako txapela. Gabirondok bideratuta zuen garaipena azken jardunaldira iritsi aurretik. Horregatik, nahiz eta azkeneko saioan Jexuxmari Goenaga nagusitu, ez zion txapelak ihes egin. Otamendik, ordea, oso lehia estua izan zuen azkeneko jardunaldian Alaitz Imaz hernialdetarrarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu