Orain dela 26 sartu zen Athleticen Julen Guerrero (Portugalete, Bizkaia; 34 urte), futbolari gisa, eta jokalari izateari utzi zionetik -2006tik- beste kargu batzuetan egon da. Baina gaur Deia egunkariak jakinarazi du hark utzi egingo duela kluba, Fernando Garcia Makua presidentearekin izandako desadostasunak medio.
Futbolari izateari utzi eta Athleticeko Espainiako Ohorezko Mailako gazte taldeko entrenatzailea izan zen Guerrero. Baina Makuak klubeko hauteskundeak irabazi zituenean, kargutik kendu egin zuen. Zortzi hilabetean egon dira hizketan bi parteak, eta azkenean Guerrerok Athletic uztea erabaki du.
Makua "harrituta" agertu da haren erabakiarekin.
Argazkian, Guerrero 2006an, jokalari izateari utzi zionean. (Argazki Press)
Futbola
Julen Guerrero Athleticetik kanpo, 26 urteren ondoren
Kluba uztea erabaki du, Fernando Garcia Makua presidentearekin ez zegoelako ados.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu