Txirrindularitza

Kashetxkin bota egin dute Astanatik, kontraanalisiek dopina baieztatu ondoren

2007ko abuztuaren 31
16:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Andrei Kashetxkin txirrindulari kazakhstandarrari odol transfusioak egin dizkiotela baieztatu du kontraanalisiak, eta, ondorioz, taldetik kanporatzea erabaki du Astana taldeak.

Abuztuaren1ean Beleken (Turkia) egindako kontrol batean positibo eman zuen Kashetxkinek, eta behin-behinekoz kanpoan uztea erabaki zuen orduan taldeak, kontraanalisiaren zain. Emaitza bera eman du bigarren azterketa horrek, eta behin betiko bota du orain Astanak.

Dauphine Liberen hirugarren izan zen Kashetxkin, eta laugarren Tourreko hamahirugarren etapan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.