Kate motzean

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurkari bat? Zubieta, gure igandeko botilleroa.

Kide bat? Xala.

Pilotaleku bat? Bilbo, han irabaziko dugu txapela.

Partida bat? Duela bi urteko finalerdietako partida Adarragan, Gonzalezekin, Titin-Pascualen aurka (22-16).

Zer zor diozu pilotari? Bertatik bizi ahal izatea.

Eta pilotak zuri? Nik behintzat dena eman diot.

Pilota profesionalaren gauzarik onena? Bizibide izatea.

Eta txarrena? Lesioak.

Saridunen zerrendari begiratu izan diozu? Ez asko, baina igual bai.

Tabernan sartu, eta «hara, Lasku da», entzun duzu... Orain modan gaude. Ondo, normalean onerako izaten da.

Dopinik ba al da pilotan? Ez dut uste.

Pilotari izan ez bazina... Nonbait lanean.

Alaba edo seme batek pilotari izan nahiko balu? Lagunduko nioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.