• Jose Miguel Etxabarri? Maisua. Dena erakutsi diguna.
• Jose Luis Jaimerena? Afizionatuetako zuzendaria.
• Eusebio Unzue? Estrategian aditua. Zuzendari ona.
• Jose Luis Arrieta? Laguna. Borroka askotan ibili gara elkarren ondoan.
• Tourra? Lasterketarik garrantzitsuena.
• Vuelta? Bereziena.
• Giroa? Ez dut ezagutzen, baina probarik politenetakoa dela esaten dute.
• Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix? Asko gustatzen zaizkidan bi lasterketa, baina, egutegia tarteko, gehienetan alboratu behar izaten nituenak.
• Munduko Txapelketa? Proba berezia. Oso desberdina.
• Txirrindulari bat? Miguel [Indurain] zen gaztetako nire idoloa. Asko gozatu nuen haren garaipen bakoitzarekin.
• Taldekide bat? Xabier Zandio. Beti hor egon da.
• Lasterketa bat? Vuelta.
• Garaipen bat? Lehenengoa, Vueltakoa, Narancokoa.
• Igoera bat? Erro, oso eroso igotzen delako [barrez]. Gogortasunagatik, Angliru, baina ez zait hainbeste gustatzen.
• Entrenatzeko taldetxoa? Beharrezkoa. Egunero 10. kilometroan etxera ez joateko indarra eman didana. World Tourreko talde on bat egin daiteke horiekin.
• Egunik onena? Garaipena lortu dudan egunetako edozein.
• Eta txarrena? Adiskideren bat galdu dudanekoa. Tamalez, hiru galdu ditut.
• Aholkurik onena? Tafallako batek emana: hobe da txikiak izanda ere pausoak aurreraka ematea, pauso handi bat ematearen ondorioz beste bat atzera ematea baino.
• Miguel Indurain? Lasaia eta kalkulatzailea.
• Abraham Olano? Metodikoa.
• Chava Jimenez? Aurreikusi ezin zitekeen kirolaria. Onena eta txarrena egiteko gai zena.
• Alex Zuelle? Izugarrizko motorra zeukan, baina une oro gainean egon beharra zegoen.
• Paco Mancebo? Ibilkera berezi horrekin, beti zegoen hor, baina beti sufritzen zuen.
• Alejandro Valverde? Harekin igaro dut denbora gehien. Proba guztietara joaten zen irabazteko aukerarekin.
Kate motzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu