Kerejeta: «Urduri sumatzen ditugu jokalariak, eta arduratuta gaude emaitzekin»

Baskoniako ugazabak nabarmendu du oraindik ere Top 16a jokatzeko aukera badutela

Andoni Urbistondo.
2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dusko Ivanovic eta Josean Kerejeta. Bi pertsona horiei begira geratu ziren herenegun Baskoniako zaleak. Zer esango zuten zain. Ivanovicek gauza gutxi esan zuen partida bukatu osteko prentsaurrekoan, ezkortasuna ez bazen. Kerejeta ugazabak gutxitan hitz egiten du, eta haren esanek sinesgarritasun handiagoa edukitzen dute. Taldeko ugazabak arduratuta daudela onartu zuen: «Etxean jokatutako bi partidak galdu ditugu. Jokalariak urduri sumatzen ditugu aurkaria markagailuan hurbiltzen denean». Lazkaokoak baikortasun mezua helarazi zuen, halere: «Oraindik Top 16rako sailkatzeko aukera, eduki, badugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.