OLINPIAR JOKOAK

Kirol erauntsirako prest

Gaur goizaldean, Euskal Herrian 01:00ak direnean hasiko dira Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak, hasiera ekitaldiarekin. 41 kirol diziplina izango dira abuztuaren 21era bitarte, horietako bi berriak: golfa eta zazpiko errugbia. BIDEOA: 6. Uztaia web saioaren lehenengo atala [youtube]https://youtu.be/ps5dZ6IUCFI[/youtube]

Berria
2016ko abuztuaren 5a
01:12
Entzun

Zuzi olinpiarra gaur goizaldean piztuko dute Rio de Janeiroko Maracana estadioan, eta azken metroetan nork eramango duen da sekreturik handiena. Zurrumurru indartsuenek diote Pele futbol jokalari ohiak eramango duela. 01:00etatik aurrera argituko da zalantza.

Olinpiar Jokoen inguruko jarraipen zabala egingo du BERRIAk egunotan; tartean, telebista saio bat eginda. Gaur izango da estreinakoa, eta 16:00etatik aurrera izango da ikusgai.

Hala nahi izanda ere, ezinezkoa da Olinpiar Jokoek eskaintzen duten menua osorik dastatzea. Gaur iluntzean lehertuko da festa Rio de Janeiron, Euskal Herrian 01:00ak direnean, hasiera ekitaldiarekin. Larunbatarekin hasiko dira, besteren artean, eskubaloia, gimnastika artistikoa, igeriketa, saskibaloia eta txirrindularitza. Eta, ohi bezala, igeriketari erreleboa emanda iritsiko da atletismoa, abuztuaren 12tik 21era. Hain justu, hilaren 21ean egingo dute amaiera ekitaldia. 37 euskal kirolari ariko dira lehian Rio de Janeiron, tartean bi entrenatzaile, eta 41 kirol diziplina izango dituzte guztira, horietako bi berriak: golfa eta zazpiko errugbia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.