Kirolbet Baskoniak ezin du huts egin gaur, etxean, Izar Gorriaren aurka
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak Izar Gorria hartuko du gaur Euroligako 26. jardunaldiko partidan (21:00, Dazn). Gasteizko taldeak irabazi beharra dauka, lehen zortzi sailkatuen artean egoteko aukerari eusteko. Serbiarrek hamar garaipen dituzte, gasteiztarrek baino bat gehiago. Belgraden, Baskoniarentzat izan zen garaipena: 64-72.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu