16 etapa korritu dira eta zortzi irabazi ditu Petacchik. 10 saiotan esprintean erabaki da garaipena. Gehiegi gauza onerako. Etapa ehiztariek eta iheslariek jai dute, Fassa Bortolo taldeko zaldiek jazarpena egiteko nahi adina zuzengune luze dauzkatelako. Aldapa ñimiñoena ere ez monotonia jasangaitz hori hausteko. Uso pasea bukatu da ehiztarientzat, Fassakoen zakuan erortzen baitira denak.234 kilometro zituen atzoko saioak. Laua zeharo. Nola ausartuko dira ehiztariak ihes egitera? Lau ausartu ziren, baina porrota iltzatuta zeukaten bizkar gainean abiatu eta berehala. Berdin zen sei, zortzi, hamar edo 12 minutuko errenta lortzea. Harrapatu egingo zituzten. Fassari gehien komeni zitzaionean, gainera, azken 15 kilometroetan, tropela denak emanda 60 kilometro orduko abiaduran doanean, beste ihesaldiren bat gorpuztea ezinezkoa denean.Eskertzekoa da Scireak (Domina), Righik (Lampre), Ginestrik (Tenax) eta Van Houtek (Selle Italia) egin zuten ahalegina, eta eskertzekoa da Lotto, Geroslteiner, Acqua&Sappone, Alessio eta beste taldekoek Fassako lokomotora trenbidetik ateratzeko, zokoratzeko egin zuten ahalegina. Erdizka lortu zuten, baina hori lortuta ere, Petacchik garaiezin jardun zuen berriro. Ez dago hari ipurdia erakutsiko dionik. Petacchik sekulako meritua du, baina hainbesteko nagusitasunak ikusgarritasuna, emozioa kentzen dio proba bati. Futbol partida bat hasi aurretik emaitza zein izango den jakitearen tamainakoa da Giroko etapa bat, egun. 'Zer, Petacchi, ezta?' galdetzen dute lankideek etapari begiratuta. Erantzuna, jakinekoa.Giroko emankizuna eskaintzen duten motor gaineko kamerek ere nahi adina plano bitxi hartu zituzten: euren gidariak motorreko ispiluetan, tropelean lasai zihoazenen solasaldi umoretsuak, ikusleen dozenaka plano... haiek ere aspertzen hasiak ziren, nonbait.Kontua da txirrindulariei errespetu dena zor zaiela. 40,515 kilometro orduko batez besteko abiadura egin zuten 234 kilometroetan, eta lasai zihoazela iruditu arren, ondo baino hobeto betetzen dute haiek euren jarduna. Fassa Bortolori eta Petacchiri izkin egitea ia-ia ezinezkoa dela barneratua dute zeharo, eta baldintza horietan, zer hobeago bidea ahalik eta lasaien egitea baino. Hori, edo aldaparen bat bistaratu arte zain egon, orduan bakarrik egingo baitu kale Petacchik.
-
Sailkapenak
15. ETAPA
1. A. Petacchi (Fassa) 5.59.522. Robbie McEwen (Lotto) d. b.3. Olaf Pollack (Gerolste.) d. b.4. A. Nauduzs (Domina) d. b.5. Alexandre Usov (Pho.) d. b.6. Fred Rodriguez (A&S) d. b.7. Angelo Furlan (Alessio) d. b.8. S. Cadamuro (De Nardi) d. b.9. Jan Svorada (Lampre) d. b.10. L. Pagliarini (Lampre) d. b.43. J. Garate (Lampre) d. b.47. Patxi Vila (Lampre) d. b.86. I. Astarloa (Lampre) 13ra
NAGUSIA
1. I. Popovitx (Land) 66.48.302. S. Hontxar (De Nardi) 3ra3. B. Mc Gee (FDJ) 1.02ra4. Gilberto Simoni (Saeco) 1.27ra5. Franco Pellizoti (Ales) 1.32ra6. D. Cunego (Saeco)) 1.48ra7. G. Figueras (Pana) 2.30era8. S. Garzelli (Vini) 2.31ra9. David Cioni (Fassa) 2.36ra10. W. Belli (Lampre) 3.09ra11. Cristian Moreni (Ale.) 3.24ra12. Emanuele Sella (Pana.) 3.46ra 14. J. Garate (Lampre) 4.06ra18. Patxi Vila (Lampre) 5.30era42. I. Astarloa (Lampre) 21.09ra