Konforme azaldu dira pilotekin Ezkurdia, Urrutikoetxea, Altuna III.a eta Artola
PILOTA. Atzo egin zituzten bihar eta etzi Bilbon eta Eibarren (Gipuzkoa) jokatuko dituzten B multzoko partidetako pilota aukeraketak. Arazorik ez zen izan, eta pilotari guztiak konforme azaldu ziren. Bihar, Bizkaia pilotalekuan, lehen jardunaldiko irabazleak ariko dira, Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia. Igandean, berriz, galtzaileak izango dira aurrez aurre Astelenan, Jokin Altuna eta Iñaki Artola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu