Heltzear da euskal txirrindularitzaren topagune garrantzitsuena: Tourra Pirinioetan. Larunbatean korrituko da lehen etapa eta asteazkenean azkena, Baionara iritsiko dena. Ezinezkoa da zenbat milaka zale elkartuko diren zehaztea, baina horietatik asko eta asko euskal herritarrak izango direla bai. Orain bi urte, Euskaltel-Euskadiko Laisekak Luz Ardidenen irabazi zuenean, Euskal Herritik 300.000 zale joan zirela adierazi zuten. Kopuru hori aise gaindituko da aurten.
Dagoeneko martxan izango dira zale asko, baina abiatzear direnek ondo egingo dute aholku hauek kontuan hartuta. Jendarmeriak errepideak lasterketa iragan baino bi ordu lehenago itxiko dituztela jakinarazi dio Berriari, baina Pirinioeta sarri joaten denak badaki helmugara edo helmuga aurreko mendatera ahalik eta azkarren iristea dela arazorik ez edukitzeko modu bakarra. Berandu baino lehenago iristen saiatu, beraz.
Eguraldia ere aintzat hartzeko kontua da. Pirinioetan zein eguraldi egingo duen ezin jakin zehatz-mehatz, baina behean iragarpenak egiten dituzten telefonoetara dei daiteke, zehaztapen gehiago nahi bada. Normalean bero egingo du egunez, eta fresko gauean. Ez harritu euri zaparradaren bat botatzen badu. Eta ez ahaztu sabela gozatzeko poltsak ondo betetzea. Janariz eta edariz.
120 kilometro Euskal Herrian: Pirinioetako azkenak 120 kilometro egingo ditu Euskal Herrian. 197,5 ditu orotara, eta Pauen hasiko da. Olorue eta Aramitsetik Soudet tenteari ekingo diote. Eski estaziora heldu baino kilometro eta erdi lehenago, Santa Graziraino jaitsiko da tropela, eta Logibarian, Larrainerantz egingo dute txirrindulariek, Bagargiak igotzeko.
>
Nola iritsi: Paue Baionatik 125 kilometrora dago. Soudet eta Bagargiak mendateetara joateko, Maule eta Atharratzera joan behar da. A-64 autobidea zazpigarren irteeran utzi behar da, Saliesen (Biarno). Handik Salbaterrera (Biarno) joan, D-933 bietik, eta Salbaterren, Maule eta Atharratzera hartu (D-918). Atharratzen Ligiraino joan behar da, eta handik Larrainera, D-26 bidetik.
>
Kontuan hartzeko telefono zenbakiak:
Eguraldi iragarpenak:> (0033) 0892680264
Turismo bulegoak: Pau (www.ville-pau.fr). Arette: 0559889538. Baiona: 0559460146 (www.ville-bayonne.fr)
Jendarmeria: 0559824000
Irrati frekuentziak:> Xiberoko Botza: 95,5. Irulegiko Irratia: 91,8. Gure Irratia: 106,6. France bleu Pays Basque: 101,3
Tourmalet eta Luz Ardiden: Pirinioetako etapa nagusia da guztietan laburrena, 160 kilometro eskasekoa. Lauak dira lehenengo 80ak, Bagneres-de-Bigorren hasita. Arreau herritik gora, atsedenik hartzeko astirik gabe arituko dira karreristak. Aspin (lehen maila), Tourmalet (maila berezia) eta Luz Ardiden (berezia) igoko dituzte, bata bestearen ondoren .
>
Nola iritsi: Bagneres-de-Bigorre Tarbes eta Lourdestik 20 kilometrora dago. A-64 autobidean, Soumouloun irten behar da (11. irteera) Lourdesera joateko. Tarbeskoa 12. da. Baionatik Luz Ardiden eta Tourmaletera joateko, Lourdeseraino joan eta handik Argeles-Gazostera (N-21), Pierrefitte-Nestalasera eta Luz-Saint Sauveurera (D-921), Pirinioetako bi mendate ezagunenen magalera.
>
Kontuan hartzeko telefono zenbakiak:
Eguraldi iragarpenak:> (0033) 0892680265
Turismo bulegoak: Bagneres-de-Bigorre: 0561792121. Lannemezan: 0562980831. Arreau: 0562986315. Luz-Ardiden: 0562923030
Jendarmeria: 0562501770
Irrati frekuentziak:> Sud radio: 100,9 - 102,0.
Gorabehera etengabea: Zerra baten itxura du Pirinioetako bigarrenak, Saint-Gironsen hasi eta Loudenviellen bukatuko den etapak, Peyresourde ezagunaren magalean. 191 kilometroetan bigarren mailako bi mendate eta lehen mailako lau jarri dituzte ibilbidean. Col de la Core, Portet, D'Aspet, Portillon eta Peyresourde dira ezagunenak.
>
Nola iritsi: Aix-les-Thermesetik Saint Gironsera 80 kilometro daude. Loudenvielleraino iristeko, A-64 autobidea hartzea da bide laburrena. 16. irteeran utzi behar da autobidea (Lannemezan) eta handik Arreaura joan, D-929 bidetik. Han, eskuinerantz, Aspin mendatea. Ezkerrerantz, Loudenvielle eta Peyresourde.
>
Kontuan hartzeko telefono zenbakiak:
Eguraldi iragarpenak:> (0033) 0892680209
0892680231
0892680265>
Turismo bulegoak: Saint-Girons: 0561962660 (www.ville-sy-girons.fr). Aulus-Les-Bains: 0561960179. Loudenvielle-le-Louron: 0562999535 (www.lelouron.com).
Jendarmeria: 0534143330
Irrati frekuentziak:> France inter: 95,0. Sud radio: 88,5 - 102,0.
Etapa lasaia bukaera arte: 197,5 kilometro ditu Pirinioetako lehenak, eta azken 50 kilometroei ekin arte zailtasunik ez. Pailheres eta Plateau de Bonascre (Aix 3 Domaines) gainak igo beharko ditu tropelak. Garaia da lehena (2.001 metro) eta luzea, 17 kilometro. Bonascrek 9 kilometro eskas ditu.
>
Nola iritsi: Andorrara joateko bidetik gertu daude bi mendate hauek. Baionan A-64 autobidea hartu eta 18. irteeran irten behar da, Saint-Gaudens herrian (200 kilometro Baionatik). Han, Saint-Girons eta Foixera doan errepidea (D-117) hartu eta Foixen Tarascon eta Aix-les-Thermeserantz joan, N-20 bidetik. Pailheresen jaitsierak eta Plateau de Bonascreko igoerak bat egiten dute Aix-les-Thermesen.
>
Kontuan hartzeko telefono zenbakiak:
Eguraldi iragarpenak:> (0033) 0892680231
0892680211
0892680209>
Turismo bulegoak: Villafranche de Lauragais: 0561272094. Quillan: 0468200778. Aix-les-Thermes: 0561646060
Jendarmeria: 0562254320
Irrati frekuentziak: France inter: 100,8. Sud radio: 102,0. France bleu Roussillon: 106,5.
Kontuan hartzeko xehetasunak
Lau etapa korrituko dira Pirinioetan larunbatean hasita; milaka zale bilduko dira mendateetan, asko eta asko euskaldunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu