KIROLA

Kontxako Banderak abestia izango du

Lauroba taldeak jarri dizkie ahotsa eta doinua Elizasu arraunlariak idatzitako hitzei. Datozen urteetan Donostiako estropada nagusiaren kantu izatea espero dute.  

2013ko abuztuaren 26a
16:42
Entzun

Kontxako Banderak osagai guztiak ditu arraunzale ororen festa nagusi izateko, baina bada orain arte falta izan zaion zerbait: doinu gutxi batzuk nahikoa izatea handietan handiena den estropada identifikatzeko.

Bada, gaurtik aurrera, iraileko aurreneko bi igandeetan Donostiako badian ospatzen den estropadak badu kantu propioa. Donostiarrak-Kaiarriba arraun elkarteko arraunlari eta elkarteko kideek aurrera eramandako ekimenari esker sortu dute Donostiako estropadak abestia.

Hain zuzen ere, Donostiarrak-Kaiarriba arraun elkarteko arraunlari Unai Elizasu arduratu da hitzak sortzeaz, eta Lauroba taldeak jarri dizkie doinua eta ahotsa. Elizasu arraunlariaren esanetan, “arraunzaleek bizi duten festa islatzen du abestiak, guztiona den banderarena”.

Abestia grabatzeko garaian, Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Xabi Solano (Esne Beltza, Fermin Muguruza Kontrakantxa) eta Asier Gozategiren (Gozategi) laguntza izan dute.

Irailaren 1ean, Kontxako Banderaren aurreneko jardunaldian, Lauroba taldeak kontzertua esakiniko du abestiaren aurkezpen gisa. Iluntzeko 20:30ean izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.