Kutxabank Pala Liga etzi hasiko da, bost bikoterekin
PILOTA. Kutxabank Pala Liga 2020-2021 etzi hasiko da, Bizkaia pilotalekuan. Bost bikote ariko dira: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargarai. Elkarren aurka jokatuko dute bi itzulitara, eta aurreneko bikoteak finalerako pausoa emango du. Finalerdia bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko dute. Finala urtarrilaren 9an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu