La Course, Paris utzita, Izoard erraldoian gora

2016ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igotzaileentzat da aproposa 2017ko Frantziako Tourra, eta antzeko ondorioa atera daiteke La Course probarekin ere. 2014tik gizonezkoen Tourreko azken etaparen egunean jokatzen da La Course emakumezkoen lasterketa, baina proba hori Paristik kanpora aterako dute hurrengo urtean. Eliseoetan barrena ibilita, Marianne Vosek, Anna van der Breggenek and Chloe Hoskingek esprintean irabazi dute proba azken hiru urteotan, baina bestelako kontuak izango dira 2017an.

Izan ere, ikusgarritasunaren alde eginda, Izoarden egongo da helmuga, Casse Deserte gunean. Briançonetik Izoardera 178 kilometro egin beharko dituzte gizonezkoek Tourreko 18. etapan, eta azken 66ak egin beharko dituzte emakumezkoek, ordu batzuk lehenago, uztailaren 20an bertan. 14,1 kilometro eta %7,3ko batez besteko aldapa dauka Izoardek, baina hamar kilometroko igoera egingo dute La Coursen. %9koa da batez bestekoa.

Ondo bidean, azken urteotan gertatu bezala, World Tourreko lasterketa horretan izango dira Lointek eta Bizkaia-Durango, UCI mailako bi euskal taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.