Mikel Labaka futbol jokalaria Rayo Vallecanora doa, datozen bi urteetarako. Jokalaria ados jarri da Realarekin hamabost urteko ibilbidea amaitzeko.
Labakak Pomezian (Italia) agurtu ditu gainerako taldekideak. Orain, Donostiara bidean da, Rayo Vallecanora joateko negoziazioaren azken xehetasunak argitzeko.
Azpeitiko Lagun Onak klubetik joan zen Realera. Taldearen B mailan hiru denboraldi bete ondoren, Real Unionera joan zen, utzita, 2002-2003 denboraldian. Ondorengo denboraldia Murtzian jokatu zuen, Realak utzita orduan ere. 2004-2005 denboraldian Realera itzuli zen, eta lehenengo taldean egon da orduz geroztik.