saskibaloia

Laboral Kutxak Ben Hansbrough eskolta estatubatuarra fitxatu du

Denboraldia amaitu bitartean jokatuko du Gasteizen.

Europa Press
2014ko abenduaren 29a
17:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Ben Hansbrough eskolta estatubatuarra Laboral Kutxa Baskoniako jokalari berria da. Anadolu Efes Turkiako taldera joan den Thomas Heurtel frantziarraren tokia beteko du, Saski Baskoniak bere webgune ofizialean jakinarazi duenez.

Hansbrough saskiratzailea da eta ACB Liga ezagutzen du, Herbalife Kanaria Handia taldean jokatu baitu. NBAko Detroit Pistons taldeak Garapen Ligan duen Grand Rapids Drive filialetik dator, eta dagoeneko Gasteizen dago azterketa medikua egiteko eta denboraldia bukatu bitarteko kontratua sinatzeko.

Aurreko denboraldian Herbalife Kanaria Handia taldean jokatu zuen 1,91 metro da luze eta 27 urte ditu. Aurreko sasoian NBAn Indiana Pacers taldearekin partidako 11,4 puntu, 2,1 errebote eta 2,3 asistentzia egin zituen bataz beste.

Baskoniako jokalari berriaren ibilbidea NCAAn hasi zen, Mississippi eta Notre Dame unibersitateetan. Ondoren Europan aritu zen, 2011-2012 denboraldian Eurocup txapelketa jokatuz Bayern Munich eta Krka Nomo Mesto taldeekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.