saskibaloia

Lagun Aro-Bizkaia Bilbao Basket atzeratu egin dute, A gripeagatik

Bilboko lau jokalarik dute gaixotasuna, eta beste batzuek lehen zantzuak dauzkate. Bihar ziren jokatzekoak ACBko euskal derbia.

2009ko azaroaren 7a
20:22
Entzun
ACBk Lagun Aro GBC-Bizkaia Bilbao Basket euskal derbia atzeratzea erabaki du, Bilboko lau jokalarik A/H1N1 gripea dutelako. Bihar ziren Espainiako Ligako seigarren jardunaldiko partida jokatzekoak, Donostian, 12:30etik aurrera.

Bizkaia Bilbao Basketeko beste kide batzuek birusaren aurreneko zantzuak dituzte (sukarra...), eta etxean dauzkate, tratamendu medikuarekin.

Lehengo astean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, azken asteetan igo egin da A/H1N1 gripearen kutsatze maila Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 100.000 biztanleko 382,82 lagun gaixotu dira. Edozer dela 900 47 47 32 telefono zenbakira deitzeko dio Jaurlaritzak; 32 hizkuntzatan ematen du zerbitzua. Euskal Herrian orain arte pertsona bat hil da gaixotasunagatik: 74 urteko Elizondoko gizonezko bat, irailaren 29an.

Lagun Arok orain arte hiru partida irabazi ditu eta bi galdu. Bizkaia Bilbao Basketek bat irabazi eta lau galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.