Lagunarteko sei partida jokatuko ditu Anaitasunak
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak sei partida jokatuko ditu Asobal liga prestatzeko —irailaren 8an hasiko da liga—. Bihar, Naturhouseren aurka ariko da, eta etzi, Valladoliden aurka. Astebete geroago, berriz, Guadalajara eta CAI Aragoiren aurka jokatuko du. Azkenik, hilaren 31n eta abuztuaren 1ean, Donostiako Egia auzoko torneoa jokatuko du, Montpellier, Ademar eta Naturhouserekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu