Txirrindularitza

Lance Armstrong hasi da irabazten, Tourraren bezperatan

Txirrindularitzara itzuli denetik bere lehen garaipena lortu du: Nevadako Klasikoa. Uztailaren 4an hasiko da Frantziako itzulia, eta han izango da Astanako kidea.

2009ko ekainaren 22a
12:01
Entzun
Nevadako Klasikoa (Ameriketako Estatu Batuak) irabazi du Lance Armstrongek (1971, AEB), txirrindularitza profesionalera itzuli denetik bere lehena. 2005ean lortu zuen azken garaipena -Frantziako Tourra, zazpigarrenez segidan-, eta ondoren erretiratu egin zen. Aurten bueltatu da, eta Tourra hasi aurreko egunetan sasoian dagoela erakutsi du -uztailaren 4an hasiko da Frantziako itzulia-.

Astanako txirrindulariak Levi Leipheimer taldekidearekin eta Ben Jacques Maynesekin egin du ihes, eta helmugarako hamar kilometro falta zirela bakarrik geratu da. Maynes heldu da bigarren -22 segundora-, Leipheimer hirugarren -23ra-.

Tourrean parte hartuko du Armstrongek, eta Alberto Contador Astanako kideak gaur esan du karrerak erakutsiko duela bietatik zein izango den burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.