Landa: «Ziur nago kirol mailan gora egingo dugula»

2019ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Landa Euskadi Fundazioko presidentea aurkezpenean zen, eta ziurtzat jo zuen, iazkoarekin alderatuta, kirol mailan «gora» egingo duela taldeak. Fitxaketei dagokienez, onena Laboral Kutxaren babesa dela esan zuen: «Oinarria indartu nahi dugu, emakumezkoen taldearekin, 23 urtez azpikoarekin... eta horretan asko lagunduko gaitu». Profesional Kontinental mailarako pausoa «ametsa» dela esan zuen, eta agian egungo multzoak oraindik mailari ez duela. «Ez da ona goizegi pasatzea, txirrindulariei ez lieke mesederik egingo». Halere, helburua «haztea» nabarmendu zuen. «Enpresa sendoak ditugu gu laguntzen, eta norabide horretan egingo dugu lan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.