Binakako Txapelketa

Lasok eta Albisuk irabazi egin diete Jaka eta Zabaletari (22-21)

Bigarren puntua lortu dute garaileek, eta lehen partida galdu galtzaileek. Ez da partida ona izan Eibarkoa.

Laso pilota jo berritan, atzean Zabaleta duela, gaur Eibarren. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2019ko abenduaren 15a
11:36
Entzun

Eskuz Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiaren barruan, Eibarren lehiatu dira Laso-Albisu eta Jaka-Zabaleta bikoteak, eta aurrenekoek irabazi dute: 22-21. Garaileek bigarren puntua dute, eta lehen partida da irabazi gabekoa gaurko galtzaileentzat.

Ez da partida ona izan. Arraro antzean hasi da, akats gehiegirekin, eta horrela joan da hortik aurrera ere. Gaitz erdi emaitza estua izan dela, eta emozioak behintzat salbatu egin du partida. Atzelariak hainbestean aritu dira, eta aurrean Laso hobeto moldatu da Jaka baino. 

Geroko garaileak aurretik ibili dira azken zatira arte (5-7, 8-12 eta 12-15), baina bukaerara atzetik heldu dira (20-17). Estu ziren hor, baina, azkenean, puntua batzea lortu dute. 

Laugarren jardunaldia bihar amaituko da, Tolosan. Aurrez aurre Irribarria-Rezusta eta Artola-Imaz izango dira. 

SAILKAPENA

1. Jaka-Zabaleta  3 puntu
2. Artola-Imaz 3 pt. (partida bat gutxiago)
3. Ezkurdia-Martija  2 pt.
4. Laso-Albisu 2 pt.
5. Altuna-Galartza 2 pt. 
 6. Bengoetxea-Mariezkurrena 1 pt. 
7. Olaizola-Urrutikoetxea 1 pt. 
8. Irribarria-Rezusta 1 pt. (partida bat gutxiago).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.