Lasok eta Imazek ez dute jokatuko larunbatean

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Unai Lasok eta Ander Imazek min dute eskuan, eta ez dute jokatuko larunbatean, Labriten, Jon Ander Peñaren eta Jon Mariezkurrenaren aurka. Lasok ezker eskuko ahurrean du min, eta Imazek, eskuinekoan. Aitor Elordiri eta Jose Javier Zabaletari irabazitako partidaren ondorioak dira. Iñaki Artola eta Iosu Eskiroz ariko dira haien ordez. Ez dago ezer jokoan, Laso eta Imaz sailkatuta baitaude finalerako, eta Peña II.ak eta Mariezkurrenak II.ak ez baitute aukerarik txapela lortzeko lehian aritzeko.

Jokin Altunak eta Xabi Tolosak, aldiz, partida erabakigarria jokatuko dute Elordiren eta Zabaletaren aurka igandean, Bilbon. Zabaletak atzo aukeraketan esan zuenenez,«lehia gogorra» espero du. Altunaren iritziz, «seinale ona» litzateke hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.