Txirrindularitza

Laverdek irabazi du Giroko seigarren etapa

Marco Pinotti da lider berria.

2007ko maiatzaren 18a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Luis Felipe Laverdek (Panaria) irabazi du gaur Italiako Giroko seigarren etapa, Tivoli eta Spoleto artekoa. Marco Pinotti (T-Mobile) Laverderekin batera heldu da eta lider jarri da. Pinottik ez dio etapa garaipena lehiatu Laverderi.

Boskote batek osatutako ihesaldia izan da eguneko protagonista. Hurbert Schwab (Quick Step), Danielle Contrini (Tinkoff), Christophe Kern (Credit Agricole), eta Laverde eta Pinotti ibili dira ihesi. Azken biak bakarrik heldu dira.

Talde nagusia zazpi minutu eta hamar segundora heldu da helmugara. Sailkapen nagusian bigarren Schwab da orain, 3.30era, eta hirugarren gaur arteko lider Danilo di Luca (Liquigas), 4.12ra.

Bihar 254 kilometroko etapa izango dute, Spoleto eta Scarpera artean, Giroko zazpigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.