Lehen etapan egin bezala, bigarrengoan ere gailendu da Groenewegen, Paris-Nizan

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Bitik bi daramatza Dylan Groenewegenek (Jumbo) Paris-Nizan. Lehen etapan egin bezala, bigarrengoan ere herbeheretarra izan da azkarrena. Ivan Garcia Cortina (Bahrain) eta Philippe Gilbert (Deceuninck-Quick Step) sailkatu dira haren atzetik. Sailkapen nagusian, noski, bera da lider. Gorka Izagirre (Astana), berriz, erretiratu egin da. Erori egin zen, eta min hartu zuen ezker ukondoan eta eskuin aldakan. Ospitalera eraman zuten, baina ez du lesio larririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.