Leire Baños erdilariak beste bi denboraldirako berritu du Realarekin
FUTBOLA. Realak datorren denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du. Leire Baños izan da talde txuri-urdinarekin kontratua berritu duen azken jokalaria. Erdilari irundarrak beste bi sasoirako luzatu du kontratua, 2019ko ekainaren 30era arte. Haren aurretik Mariasun Quiñonesek, Nahikari Garciak, Paola Soldevilak, Cristina Cornejok eta Itxaso Uriartek ere berritu dute hitzarmena Realarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu