(Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1977)
Atletismoak piztu zion grina gazte-gaztea zela, eta oso marka onak lortu zituen abiadura probetan —Espainiako txapeldun kadete mailan—. Baina pistako txirrindularitzak eman dio sona. Puntuazio probari neurria hartuta, brontzezko dominarekin itzuli zen 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetatik, baina olinpiar probetatik kanpo utzi zuten diziplina hori. Abiadurari eta potentziari iraupena gehituta, omniuma lehenetsi zuen segidan, eta onenen parera jauzia eginda zegoen 2010erako. Europako Txapelketan urrezko domina eta Munduko Txapelketan brontzezkoa kolkoratu zituen urte hartan. Errepidearen aldean pista lehenetsi arren, errepideko erlojupeko probetan domina asko eskuratutakoa da ikaztegietarra. 39 urterekin hartu du erretiroa... oraingoz.
Leire Olaberria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu