Txirrindularitza

Leire Olaberriak zilarra irabazi du pistako Munduko Kopan

2008ko azaroaren 21a
15:12
Entzun 00:00:00 00:00:00
Leire Olaberriak (Ikaztegieta, Gipuzkoa) zilarrezko domina irabazi du Melbournen (Australia), pistako Munduko Kopan, puntuazio proban. Abuztuan, Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzea irabazi zuen. Gaur Evgenia Romaniuta errusiarrak aurrea hartu dio, azkenaurreko esprintean. Hamasei puntu lortu ditu Romaniutak, hamabost Olabarriak.

Unai Elorriagak (Etxebarria, Bizkaia) ere zilarra lortu du taldekako jazarpen proban. Eloy Teruel, David Muntaner eta Toni Tauler-ekin aritu da Espainiako selekzioan. Australia nagusitu zaie finalean.

Keirin proban, Hodei Mazkiaran nafarrak ezin izan du finalerdietan sartu.

Bihar jokatuko dute hirugarren eta azkeneko jardunaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.