Realeko presidenteak azaldu duenez gogorra izan da Bakero kargugabetzeko erabakia hartzea: "Erabaki gogorra da, zaila eta konplexua, baina erabakia hartzeko momentua dela uste dugu". Halaber, egindako lana eskertu die Fuentesek Jose Mari Bakerori, Meho Kodrori eta Luis Milari. Hiruei onena opa diela esan du talde txuri urdineko presidenteak.
Miguel Fuentesek argitu du, erabakia Malagaren aurkako partiduaren ostean hartu bazuten ere duela harreman zuzena izan joan den asteazkeneko partidarekin. Realak 4-1 galdu zuen Bigarren Mailako taldearen aurka, Kopan, eta beste behin oso irudi txarra eman zuen. " Erabakia hartzeko orduan ez genuen Malagako partiduaren balorazioa egin. Erabakia hartzeko, emaitzak, emandako irudia eta taldearen aurrera egitea izan ditugu kontutan. Baina ez genuen hartuta zegoen erabaki bat atzeratu nahi".
Bakero: "Triste baino lasai nago"
Jose Mari Bakero, dagoeneko Realeko entrenatzaile ohiak, hiru gauza azpimarratu ditu agur esateko Anoetan emandako prentsaurrekoan. "Lehenengo Administrazio Kontseiluari eskerrak eman nahi dizkiot kirol zuzendaritzan eta entrenatzaile postuan eman didan konfidantzagatik". Bakerok azaldu du, konfidantza hori agortu egin dela eta profesional bezala erabakia onartzen duela.
Bigarrenik Realeko bazkideei zuzendu zaie Bakero: "Gizon zintzoa, leiala eta baikorra naiz" esan die. "Baikortasun hori jokalariei helarazten saiatu naiz, baina egunetik egunera zailagoa izan da, gainean genuen pisua geroz eta handiagoa baitzen". Azkenik hedabideentzako hitzak ere izan ditu Bakerok: "Komunikabide guztiak berdin tratatzen saiatu naiz eta lortu izana espero dut, ondoren bakoitzak, egoeraren gainean izan dezakeen iritzitik at".
Agurtzeko unean, lasai agertu da Bakero Realean egindako lanarekin:"Bidea ibiltzeko da eta egiten dudan guztien sinesten dut, horregatik lasai noa. Bidea ahal nuen hobekien eraman dut". Gaineratu du, dakien guztia eman duela taldean: "Triste noa, baina lasai nago. Daukadan guztia eman dut".
Lotina Bakeroren ordez
Fuentesek ez du agerraldi horretan entrenatzaile berriaren izenik eman nahi izan. Webgunearen bidez 13:45ean baieztatu dute Miguel Angel Lotinaren fitxaketa.
Webgunean jarritako ohar ofizial baten bidez jakinarazi du Realak Lotina dela gaurtik aurrera taldeko entrenatzaile berria. "Gaur sinatutako kontratua denboraldi honen bukaera artekoa da beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin". Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Anoetan entrenatzaile berria. Jarraian bere lehen lan saioa zuzenduko du. Izan ere, 48 ordu baino gutxiago ditu Lotinak igandean Vila-Realen aurka Anoetan jokatuko den partida prestatzeko.
Futbola
Lotinak hartuko du Realeko entrenatzaile kargua
Realak jakinarazi du Miguel Angel Lotina izango dela gaurtik aurrera talde txuri urdineko entrenatzailea, atzo iluntzean Jose Mari Bakero kargutik kentzea erabaki ondoren. Agur esateko kazetarien aurreko agerraldia egin du Bakerok, eta Miguel Fuentes presidentea izan du ondoan. Hala ere, Fuentesek ez du agerraldi horretan entrenatzaile berriaren izenik eman nahi izan. =l Webgunearen==http://www.realsociedad.com/caste/home/real.asp=l bidez 13:45ean baieztatu dute Lotinaren fitxaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu