Luis Leon Sanchez jarri da lider Romandian, bigarren etapa jarraian irabazita

Gaur amaituko da itzulia, 17 kilometroko erlojupekoarekin; Wiggins eta Rogers dira irabazteko faboritoak

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Maila harrigarria ematen ari da Luis Leon Sanchez (Rabobank) Romandiako Tourrean. Harrigarria, onetik asko ari delako ematen. Eta harrigarria, berez beretzat egokiegia ez den diziplinan ari delako aurkariak atzean uzten: esprintean. Halaxe irabazi zuen herenegun eta atzo. Bi egunetan hogei segundoko gainsaria pilatuta, lider jarri da. Crans Montanan jokatuko da gaurko saioa, azkena, 16,5 kilometroko erlojupekoa.

Lehen mailako hiru mendate igo behar izan zituzten atzo, eta Skyri kostatu zitzaion azken kilometroetako zalaparta kontrolatzea. Behin eguneko ihesaldia bertan behera utzita, eraso saiakera asko izan zen Saint Martingo lehen mailako azken mendatean gora eta behera —Mikel Landa eta Mikel Astarlozarenak, tartean—. Baina indartsuena bera dela erakutsi zuen, beste behin, Rabobankekoak.

Asturiasko Itzulian, berriz, Ion Izagirrek (Euskaltel-Euskadi) irabazi zuen arratsaldeko saioa, Beñat Intxaustiren (Movistar) aurretik. Alejandro Marquek (Carmin Prio) jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.