Txirrindularitza

Luis Leon Sanchez nagusitu da Paris-Nizako seigarren etapan

Wigginsek ondo eutsi dio lidergoari mendiko saioan. 

2012ko martxoaren 9a
17:13
Entzun

Luis Leon Sanchez (Rabobank) izan da Paris-Nizako seigarren etapako irabazlea, eta Bradley Wigginsek (Sky) lidergoari eustea lortu du. Suze la Rousse-Sisteron artean korritu dute saioa —176,5 kilometrokoa—. Hirugarren mailako lau mendate eta bigarrengo bat izan dituzte.

Lau segundoren aldea atera dio Leonek azkeneko esprintean Jens Voigt txirrindulariari (Radioshack). Tropela hamalau segundo geroago sartu da helmugan.

Sailkapen nagusian bigarren jarri da Westra, sei segundora. Hirugarren Leipheimer dago —hamarrera—, eta laugarren Valverde —hemezortzira—.

Bihar zazpigarren etapari egingo diote aurre, Sisteron eta Niza artean —220 kilometro—.

Igandean bukatuko da Paris-Niza, 9,6 kilometroko kronoigoera batekin.

Boasson Hagen irabazle Tirreno-Adriatikoan

Edvald Boasson Hagen-ek (Sky) eskuratu du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa, esprintean. Andre Greipel sartu da bigarren, eta Peter Sagan hirugarren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.