Lur Gaineko Txapelketako bigarren saioa gaur

2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SOKATIRA. Bost talde ariko dira gaur lehian Lur Gaineko Sokatirako Euskadiko Txapelketako 680 kiloko bigarren saioan, 17:30ean, Berriatuko kiroldegi ondoko zelaian (Bizkaia). Lehen jardunaldian, Goiherri A nagusitu zen, tiraldi guztiak irabazita. Gaztedi A, Mutriku, Goiherri B eta Gaztedi B sailkatu ziren haren atzetik. Hilaren 26an jokatuko da azken saioa, Iurretan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.