FUTBOLA

Lyon, Sparta Praga eta Kiryat Shmona taldeen aurka arituko da Athletic Europan

Lehen partida irailaren 20an izango da. Lyon talde frantziarra izango da multzoko faseko aurkari zailena, printzipioz. 

2012ko abuztuaren 31
15:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Athleticek Lyon (Frantzia), Sparta Praga (Txekia) eta Kiryat Shmona (Israel) taldeen aurka jokatuko du, Europa Ligako multzoko fasean. Monakon izan den zozketan, zuri gorriei I multzoa egokitu zaie.  

Zozketa hasi aurretik, zuri gorriak bigarren ontzian izan dira. Besteak beste, Panathinaikos, Fenerbahçe eta Rubin Kazan taldeekin batera. 

Marcelo Bielsaren taldeak atzo lortu zuen Europa Ligako multzoetako fasean izateko txartela, HJK Helsinkiren aurka hiruna berdindu ondoren. Europa Ligako multzoetako faseko partidak irailaren 20an hasiko dira. Txapelketa 2013ko maiatzean amaituko da Amsterdam Arenan (Herbehereak).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.