Maiatzean hasi nahi dituzte Anoeta berritzeko lanak
Jokin Aperribai Realeko presidenteak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Anoeta estadioaren eraberritzeko lanak izan zituzten hizpide atzo, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren kanpainaren aurkezpenean. Goiak esan zuen maiatzean espero dutela hastea obrak. Horren harira, Aperribaik azaldu zuen hiru urtez iraungo luketela obrek, eta, behar izanez gero, San Mamesen jokatzea eskatuko luketela. Olanok, berriz, nabarmendu zuen badela garaia Gipuzkoak «jauzi» egin dezan, eta Anoeta estadio berria azpiegitura oso garrantzitsua litzatekeela probintziarentzat. Anoeta berriak 50 milioi euroko aurrekontua du: Realak 30-36 inguru jarriko ditu; Eusko Jaurlaritzak, hamar; eta Aldundiak, lau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu