Pilota

Maila ederra erakutsi dute Olaizolak eta Imazek

Altuna eta Martijari 22-17 irabazita, sailkapenaren gorenean da bikotea.

Olaizolak eta Imazek 22-17 irabazi dute. JON URBE, ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 11
19:26
Entzun

Oso berdindua joan da partida ia amaierara arte. Launa, hamaikan eta hamazapina ere berdindu dute bi bikoteek. Irdea, Olaizola II.ak eta Imazek ari erakutsi dute bikote sendoa osatzen dutela eta binakako txapelketako partidarik onenetako bat jokatu dute.

Altuna III.ak eta Martijak ere ondo jokatu dute, baina AltunK berak aitortu duenez, akats asko ere egin dituzte eta horiek baliatu dituzte aurkariek aurrea hartueta irabazteko. Hala, sailkapeneko lehen postuan dira Olaizola eta Imaz. 

Finalerdietako ligaxkako hurrengo partidak Olaizola II.a-Imaz eta Elezkano II.a-Rezustaren artekoa eta Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III.a-Martijaren artekoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.