Futbola

Mario Luna, Alaveseko entrenatzaile berria

2007ko martxoaren 7a
16:12
Entzun
Dimitri Piterman Alaveseko presidenteak hautatu du entrenatzaile berria: Mario Luna argentinarra. "Konfiantzarik handiena" dauka harengan eta, Fabriciano Gonzalez =iFabri=-k kargua utzi ostean, ez du "esperimentu gehiagorik egin nahi aulkian", gaurko aurkezpenean berak esan duenez. Bigarren zuzenduko du Lunak Alaves, lehen ere egona delako.

Entrenatzaileak ez du oraindik kontratua sinatua, baina akordioa "erabatekoa" dela esan dute. "Mariok eta biok amistade handia dugu eta bost minutuan jarri ginen ados", adierazi du Pitermanek.

Espainiako Bigarren A Mailan dago, bederatzigarren tokian, igoeratik hamabi puntura. Igandean 28. jardunaldiko partida jokatuko du, Almerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.