TXIRRINDULARITZA

Masailezurran haustura du Juanjo Oroz Euskalteleko txirrindulariak

Atzo erori zen bizikletatik, entrenatzen ari zela, eta jada etxean dago; masailezurra bera hautsita duenik ukatu dute.

2010eko azaroaren 13a
17:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkenean Juanjo Orozek (Euskaltel-Euskadi) haustura bat du masailezurrean, eta ez atzo hasiera batean uste zen moduan, masailezurra hautsita. Eskanerra egin diote gaur goizean Nafarroako Ospitalean, eta azterketa gainditu ondoren, etxera bidali dute sendagileek.

Oroz atzo erori zen bizikletatik, entrenatzen ari zela zulo bat harrapatu eta kontrola galdu ondoren. Gaua ondo pasatu duela esan du, eta animotsu dagoela. Datorren igandean Euskaltel-Euskadiren lehen entrenamendu saioan egoteko moduan izatea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.