Mathieu Belie joko irekitzailea, Baionara
ERRUGBIA. Mathieu Belie joko irekitzailea fitxatuko du aurki Baionak. Racing Metroko jokalariak Twitter sare sozialeko bere profila (@MathieuBELIE) erabili du albistearen berri emateko. 25 urte ditu, eta duela bi urte oso sasoi onean aritu zen, baina azken bietan ez du asko jokatu. Sasoi honetan sei partidatan baino ez da aritu hasieratik Top 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu