txirrindularitza

Mayo da Burgosko Itzuliko lider berria, 4.etapa irabazi ondoren

Iban Mayo Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko 4.etapa, Neilako aintziretan amaitu dena. Erraz irabazi du gaurko etapa eta ondorioz berak jantzi du liderraren maillot morea. Bihar izango da itzuliko bosgarren eta azken etapa eta aldaketa handirik gertatzen ez bada, Mayok erdietsiko du lasterketa.

2006ko abuztuaren 9a
18:11
Entzun
Etapa bukatzeko hiru kilometro inguru falta zirela, Mayok erasoari ekin dio eta handik aurrera bakarrik egin du lasterketa. Erraz kendu dio maillot morea Jose Ivan Gutierrez Illes Balears taldeko txirrindulariari. Sailkapen nagusian Jose Antonio Pecharroman (Comunitat Valenciana) da bigarrena, 49 segundora eta Daniel Moreno (Relax) hirugarrena, 51 segundora.

Bihar bukatuko da lasterketa, Miranda de Ebron hasi eta Burgosen amaituko dena. Lasterketa bosgarren etapak 174 kilometro izango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.