Aitor Mendizabalek eta Stephane Lemunok Bigarren Mailako lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute gaur Tolosan (18:00). Finala iragan astean jokatzekoa zen, baina Lemunok astebetez atzeratzeko eskatu zuen eskuetako minez zegoelako. Hobera egin du, baina herenegungo pilota aukeraketan onartu zuenez, ezker eskuan oraindik mina du.
Aurkariaren lesioak eta finalera eginiko ibilbideak Mendizabal III.a bihurtu dute faborito. Bost hilabete baino ez daramatza profesionaletan, eta gaur irabaz dezake lehen txapela. Finalera partidarik galdu gabe iritsi da, tartean Lemunoren aurkako finalerdietakoa (22-21). Gaurko irabazleak Lehen Mailako txapelketa jokatuko du heldu den urtean.
Mendizabal III.a Lemunoren aurka gaur, 2. Mailako lau t'erdiko finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu