Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak gaur goizean azaldu dutenez, erakunde publikoak Mendizorrotza estadioaren berrikuntza lanen erdia ordaintzeko prest daude. Bi erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren artean 25 milioi euro jartzeko prest daude Alavesen estadioa berritu eta handitzeko. Bi agintariek Alavesekin aurre akordio bat dutela jakinarazi dute, baina xehetasun gehiagorik eman gabe.
Josean Kerejeta Alaveseko buruak iaz plazaratu zuen estadioa berritzeko asmoa. Proiketu berriarekin estadioa 19.840 eserlekuetatik 32.000ra arte igaroko litzateke, eta merkatal eremu handi bat eraikiko litzateke azpiegitura berean. Hartaz geroztik erakunde publikoek proiektuaren zein batez besteko ordainduko zuten bili-bolo ibili da, eta gaur argitu da. Ondorioz, Alavesek 25 milioi euro jarriko ditu bakarrik. Kontuan hartzekoa da Alavesek 49,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztu zuela 2017. urterako.
%50eko finantziazio publikoa Anoetaren berritze lanetarako aurreikusitakoa baino handiagoa da, %30, eta San Mames Berrikoa baino txikiagoa. Athleticen estadio berrian Jaurlaritza eta Bizkaiko Aldundiaren artean %50 ordaindu zuten —Athleticek laurden bat ordaindu zuen eta BBK-k beste laurdena—, eta Bilboko Udalak lurra dohainik eskaini zituen.