Frantziako Tourra

Mercadok esprintean irabazi dio Garcia Acostari

Bederatzigarren kilometroan, seikote batek tropeletik ihes egin du Tourreko 18. etapan: Flecha, Joly, Garcia Acosta, Fofonov, Mercado eta Lotz txirrindulariek. Azkeneko kilometroetan eraso asko izan dira, eta Chente Garcia Acosta euskal txirrindulariak eta Juan Miguel Mercadok ihes egin dute. Esprintean, Mercadok irabazi du. Armstrongek ez zuen elastiko horia galtzeko arriskurik, eta ihes egiten utzi dio seikoteari.

2004ko uztailaren 23a
18:08
Entzun
Ihesaldi luzea izan da gaur. Etapa hasi eta bederatzigarren kilometroan, sei txirrindularik ihes egin dute: Flechak, Jolyk, Garcia Acostak, Fofonovek, Mercadok eta Lotzek. Txirrindulariok ez zuten inolako arriskurik, eta Lance Armstrong lasai-lasai ibili da tropelean. Lasaitasuna nabaria izan da tropelean, eta ihes egiten utzi diote seikoteari; tartea, batzuetan, 11 minutu baino gehiago izan da.

Azkeneko kilometroetan, eraso asko izan dira seikotean. Horietako batean, Chente Garcia Acostak eta Juan Miguel Mercadok ihes egin dute. Bien artean esprinta jokatu dute, eta indartsuena Mercado izan da. Bigarren, beraz, Chente Garcia Acosta.

Une bitxi bat izan du etapak. Izan ere, Filippo Simeonik erasoa jo du, seikotearekin batzeko asmoarekin. Haren atzetik segituan jo du Lance Armstrongek, eta biak buruko taldean sartu dira. Tropelaren ardura T-mobile taldeak hartu du, eta ihes egindakoen tartea murriztuz joan da. Azkenean, ihes egindakoei irabazteko aukera emateko, Simeonik gelditzea erabaki du, eta harekin gelditu da Armstrong ere. Izan ere, Simeonik txirrindulari estatubatuarraren kontra hitz egin du azken egunotan, eta Armstrongek ez dio barkatu. Horregatik, lidergoa galtzeko arriskurik ez bazuen ere, Simeoniri ez dio inolako aukerarik eman nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.