FRANTZIAKO TOURRA

Mercadok irabazi du Pirinioetako lehen etapa

Argitubel taldeko txirrindulari espainiarrak erdietsi du Tourreko 10. etapa. Kanbon hasi eta Pauen amaitu da gaurko etapa eta txirrindulari granadarrak esprintean irabazi dio Cyrill Dessel Ag2R taldeko txirrindulari frantziarrari. Dessel da sailkapen nagusiko lider berria. Hirugarren postuan Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadiko txirrindulari euskalduna gelditu da.

2006ko uztailaren 12a
19:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Pelotoia Mercado baino zazpi minutu beranduago ailegatu da helmugara. Iban Mayok eztarriko minarekin denbora asko galdu du. Gaurko etapako irabazle Juan Miguel Mercado bigarrena da sailkapen nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.