Futbola

Messik eta Suarezek ez dute gaur San Mamesen jokatuko

Luis Enriquek deialditik kanpo utzi ditu, hurrenez hurren, min hartuta eta zigortuta daudelako.

Messi, igandeko partidan Athleticen aurka. ALEJANDRO GARCIA, EFE
jon ordonez garmendia
2016ko urtarrilaren 20a
11:41
Entzun

Bartzelona Bilbon dago jada Espainiako Kopako final-laurdenetako joaneko partida jokatzeko. Gaur ariko dira aurrez aurre Bartzelona eta Athletic, igandean kataluniarrek 6-0 irabazi ostean. Kopan jokatzea eta Ligan jokatzea desberdina da, ordea, eta are eta gehiago Bartzelona Messi eta Suarez gabe etorri delako Euskal Herrira. Lehenengoa min hartuta dago eta bigarren, zigortuta. Gaur aztertuko du Kirol Arbitratzeko Auzitegiak Suarezen zigorra, baina Luis Enrique entrenatzaileak etxean utzi du. Jordi Alba eta Jeremy Mathieu ere ez ditu sartu deialdian, min hartuta daudelako, eta Claudio Bravo ere ez atseden emango diolako gaur atezain titularrari.

Hauek dira Bartzelonak San Mamesen izango dituen jokalariak: Ter Stegen, Masip, Douglas, Pique, Ivan Rakitic, Sergio Busquets, Dani Alves, Arda Turan, Andrés Iniesta, Neymar Jr., Mascherano, Bartra, Munir, Sandro, Sergi Roberto, Adriano, Aleix Vidal eta Vermaelen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.