Miarritze harroin bila dabil hego hemisferioan
ERRUGBIA. Jean Mixel Gonzalez Miarritzeko entrenatzaileak onartu duenez, harroin baten bila dabiltza Zeelanda Berrian, Australian eta Hegoafrikan, eta laster fitxatzeko asmoa dute. Taldean tokia egiteko, mediku joker-a erabiliko dute. Fabien Barcellak orpazurda hautsi du, eta Eduard Coetzeek, berriz, besoa; lesio larriak dituzte. Top14a abenduaren 3an hasiko da berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu