Miarritzek irabazi beharra dauka gaur etxean, Europara begiratzeko

Castres aurkari zuzena da Europako lehiarako, eta lapurtarrek puntuak behar dituzte goiko lehia horretan segitzeko

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2013ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Joan zen astean Montpellierren etxean kolpe handia jaso eta gero (33-10), Miarritzek Aguileran zuzendu beharko du bidea. Heineken Kopan aritzea dago jokoan. Joan zen astean urrezko aukera izan zuen Europako postuetan sartzeko, aurkari guztiek (Grenoble, Stade eta Perpinya) galdu egin zutelako. Montpellier gehiago izan zen, ordea, eta orain etxean Castresi irabazi beharko dio, Europako lehian jarraitzeko (20:40, Fr. Canal Plus Sport).

Partidaren prestaketa berezia egin du Miarritzek, eguraldi txarrak eraginda entrenu zelaien egoera anitz okertu baita. Zelaian lan saio gutxi egin dituzte, eta gimnasioan aritu dira. Hala ere, gaurkoan ez dago aitzakiarik, eta garaipena izanen da balio duen emaitza bakarra. Castresen aurka hasieratik ariko dira Imanol Hariñordoki kapitaina eta Dimitri Yachvili. Bazirudien Didier Faugeronek konfiantza galdu zuela Yachvilirengan, baina aukera emanen dio berriz. Ez da soberan izanen, Yachvili gabe anitz kostatzen zaielako lapurtarrei partidak aitzina eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.