Michel Platini atxilotu dute, ustelkeriagatik

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Michel Platini futbolari ohia eta Europako Federazioko (UEFA) lehendakari ohia atxilotu zuten atzo, Parisen, ustelkeriagatik. 2022ko Munduko Koparako Qatar aukeratzean eroskeria egin izana egotzi dio Frantziako Finantza Fiskaltzak. Ez da ekitaldi horren inguruko irregulartasunekin nahastu duten lehen aldia. 2016an, Frantziako Finantza Fiskaltzak ustelkeria, konspirazio kriminala eta norberaren interesen alde iruzur egitea egotzi zion. 2016an, Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) lau urteko zigorra ezarri zien hari eta Joseph Blatter FIFAko buru ohiari, horrek Platiniri 1,8 milioi euroko ordainketa irregularra egiteagatik. Platinik salaketa guztiak ukatu ditu.,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.