Futbola

Michel Platini, UEFAko presidente berria

2007ko urtarrilaren 26a
14:00
Entzun
Michel Platini aukeratu dute gaur UEFAko presidente, Lennart Johannson orain arteko presidenteari bozketa irabazi ondoren. Platinik 27 boto lortu ditu eta Johannsonek 23; bi boto balio gabekoak izan dira.

Platinik 51 urte ditu, Frantziako selekzioko jokalari ohia da, eta lehen aldiz iritsi da Europako futbol kargu horretara. FIFAko presidente Joseph Blatterrek hauteskundeetan bere alde egin du eta hori garrantzitsua izan da. Plantinik esan du "herrialde handien eta txikien alde" egingo duela, "baita klub handien eta klub anonimoen alde ere".

Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidente bizkaitarrak UEFAko zuzendaritzan segituko du, eta beste lau urtez bertako presidenteorde ere izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.