Eskubaloia

Miguel Arraras Portland San Antonioko jokalari ohia hil da

2003ko abenduaren 12a
17:54
Entzun
Miguel Arraras Portland San Antonio eskubaloi taldeko eta BM Alteako jokalari ohia hil egin da gaixotasun luze baten ondorioz. Arrarasek 24 urte zituen eta bart hil zen Nafarroako Ospitalean. Jokalari nafarrak hainbat denboralditan izan da Portland San Antonion, baina jokatzeko aukera gutxi zituen eta Balonmano Huescara joan zen Portlandek utzita.

Barakaldon jokatu ondoren, ezkerhegalekojokalariak Altearekin fitxatu zuen. Taldehonekin ondo jokatzen ari zen gaisotasuna antzeman zioten arte. Albistehau ustekabean harrapatu ditu Portlandeko jokalari eta zuzendariak. "Bagenekien gaixo zegoela, baina albisteak ustekabean harrapatu gaitu, ez genuelakohorrelakorik espero" adierazi du Portlandeko presidente Jose Ignacio San Miguelek.

Portland San Antonio Belgradon da bihar Partizanen aurka jokatu beharreko Errekopako partida prestatzen. Berri txar hau dela eta, besoko beltza eramango dute biharko partidan Portlandeko jokalariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.