Mikel Urrutikoetxearen ordez ariko da berriz ere Andoni Aretxabaleta
PILOTA. Andoni Aretxabaletak bigarren astez jarraian ordezkatuko du Mikel Urrutikoetxea Binakako Txapelketako ligaxkan, zaratamoarra oraindik ez baita osatu eskuin eskuan duen lesioaz. Atzelari markinarra, beraz, laugarrenez ariko da ligaxkan, lehen bi jardunaldietan Jon Mariezkurrenaren ordez jokatu baitzuen. Bestalde, Ladis Galarzak 2021eko abenduaren 31ra arte berritu du kontratua Asperekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu