Kirol Justiziatik kanpoko epaitegietara joko dutela adierazi dute Athleticeko zuzendaritzako kideek Carlos Gurpegi jokalari errugabea dela erakusteko. Athleticen asmoa da Gurpegik larunbat honetako partidua jokatzeko baimena izatea eta hori hala izan dadin, Espainiako Futbol Federaziora joko du.
Seirak laurden gutxiagotan hasi da Athleticeko arduradunen agerraldia, eta oraindik ez da amaitu. Carlos Gurpegi bera izan da lehena hitza hartzen eta minduta eta beldurtuta dagoela onartu du. Ez dio irtenbiderik ikusten arazo honi, baina ziur da bera errugabea dela eta aipatu du unerik latzena iaz positiboaren berri izan zuenena pasatu zuela. Hala ere, aurrera egiteko prest agertu da eta zale guztiek emandako babesa eskertu du.
Ondoren, Sabino Padillak hartu du hitza eta esan du jokalariak berak sortzen duela 19 norandestrorena, "eurek egindako ikerketek hori erakusten dutelako".
Jorge Carames Athleticeko medikua ere agertu da, eta Kirol Diziplinaren argudioak oso txiroak direla esan du abokatuak. Gurpegi auzi guztiaren errudun jotzen dutela esan du. Gurpegik Auzitegi Nazionalera joko duela esan du abokatuak eta lehiaketa batzordeari eskatu diote Gurpegiri larunbatean jokatzen uzteko, eta hori onartu ez bada, Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatuko diotela baimena. Honek hamar edo hogei egun beharko ditu erabakia hartzeko.
Gurpegi kasua
"Minduta eta beldurtuta" dagoela onartu du Carlos Gurpegik
Carlos Gurpegi jokalariari jarri dioten bi urteko zigorrak ezinegon handia sortu du Athleticen, eta Klubeko agintariak, sendagilea, abokatua eta jokalaria bera agertu dira gaur prentsaren aurrera. Carlos Gurpegi bera izan da lehena hitza hartzen eta "minduta eta beldurtuta" dagoela onartu du. Ez dio irtenbiderik ikusten arazo honi, baina ziur da bera errugabea dela eta aipatu du unerik latzena iaz positiboaren berri izan zuenean pasatu zuela. Halaber, auzia konpontzen ez bada Gurpegik Auzitegi Nazionalera joko duela berretsi du Jorge Carames Athleticek abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu